Bingu Stone Grey

199.00€

Color
Size
currencyCountry
Deskribapena

Bingu parka klasikoaren berrinterpretazio bat da, street bertsio sofistikatuan. Kanpoko ehuna kotoi iraunkorrezkoa da, kotoi-lumatxazko forru batekin, eta zigilatuak ditu jostura guztiak, ezin hobeto babesteko. Ebakera erregularra du, estilo garbia, sakeletan hegala, eta irekigune bat atzean, lokarri doigarriarekin.


Benetako neurrira egokitzen da.

Xehetasunak

- Kanpoko geruza: % 62 kotoia/% 38 poliesterra; estaldura, % 100 poliuretanoa.

- Geruza isolatzailea: forru barrubiguna, kotoi-lumatxaz betea.

- Barruko forrua: % 100 nylona.

- % 100 urarekiko erresistentea (4000 mm-ko ur-zutabea).

- Jostura zigilatuak.

- Jantzi osoa, hari iragazgaitzez josia.

- Presiozko itxigailu ezkutu imandunak, aurreko aldean.

- Helduleku bikotzeko kremailera iragazgaitza, aurreko aldean.

- Sakela hegaldunak, krisket imandunez itxiak, botoi-zuloa azpian dutela.

- Goiko poltsikoen barrualdea, forru polarrezkoa.

- Botoi-zuloak, galtzarbeetan.

- Haizetik babesteko eskumuturrak, mahuken barrualdean.

- Lokarridun txanoa, biserarekin eta lepo luzearekin.

- Irekigunea atzean, lokarri doigarriarekin.

- Sakela kremaileraduna, bularraren barrualdean.

- Mahukako etiketa fluoreszentea.

Nola zaindu

- Garbigailuan atzekoz aurrera garbitu.

- Ur hotzetan (gehienez 30 gradu).

- Jantzi delikatuen programan.

- Zentrifugazio ziklo leuna, ez lehortu lehorgailuan.

BIDALKETAK ETA ITZULKETAK

España: bidalketa gastuak 5 euro, doan 79 eurotik aurrera.

UE: bidalketa gastuak 7 euro, doan 100 eurotik aurrera.

Beste herrialde batzuetarako prezioak jakiteko idatzi TANTÄra webshop@tantarainwear.com.

Produktua jaso eta hurrengo 15 egunetan itzuli daiteke. Itzulketaren gastuak bezeroak hartuko ditu bere gain.