Tonger Elmwood

107.00€

Color
Size
currencyCountry
Deskribapena

Tonger da gure Nuovola zira ikonikoaren bertsio luzea. Estilo femeninoa silueta luzeagoan, A erako ebakerarekin. Gure poliuretanoz egina; jostura guztiak zigilatuak ditu, ezin hobeto babesteko. Kremailera zigilatu bat aurrean, eta haizetik babesteko eskumuturrak. Tongerrek molde lasaia eta look minimalista baina femeninoa du, eta belaun azpira iristen da.


Benetako neurrira egokitzen da.

Xehetasunak

- % 100 poliesterra; kanpoko estaldura, % 100 poliuretanoa.

- % 100 urarekiko erresistentea (4000 mm-ko ur-zutabea).

- Jostura zigilatuak.

- Jantzi osoa, hari iragazgaitzez josia.

- Helduleku bikoitzeko kremailera iragazgaitza, aurreko aldean.

- Lokarridun txanoa, biserarekin eta lepo luzearekin.

- Sakela azpilduak.

- Botoi-zuloak, galtzarbeetan.

- Haizetik babesteko eskumuturrak, mahuken barrualdean.

- A erako ebakera.

Nola zaindu

- Garbigailuan atzekoz aurrera garbitu.

- Ur hotzetan (gehienez 30 gradu).

- Jantzi delikatuen programan.

- Zentrifugazio ziklo leuna, ez lehortu lehorgailuan.

BIDALKETAK ETA ITZULKETAK

España: bidalketa gastuak 5 euro, doan 79 eurotik aurrera.

UE: bidalketa gastuak 7 euro, doan 100 eurotik aurrera.

Beste herrialde batzuetarako prezioak jakiteko idatzi TANTÄra webshop@tantarainwear.com.

Produktua jaso eta hurrengo 15 egunetan itzuli daiteke. Itzulketaren gastuak bezeroak hartuko ditu bere gain.