Torden Navy

189.00€

Color
Size
currencyCountry
Deskribapena

Torden barrubigun luze bat da, ebakera zuzenekoa, eta lumarik gabeko geruza isolatzaile batez forratua. Gure Softshell ehunez egina, josturarik gabeko ganberekin; jostura guztiak zigilatuta ditu, ezin hobeto babesteko. Helduleku bikoitzeko kremailera iragazgaitza aurrean, eta sakela gordeak josturan. Egungo kirol-estiloaren irudia da, moldakorra, hirirako eta aisiarako aproposa. Benetako neurrira egokitzen da.

Xehetasunak

- Kanpoko geruza: % 91 poliesterrra/% 9 spandexa, ur-uxagarri iraunkorrarekin.

- Geruza isolatzailea: isolamendu arina, C motakoa, lumarik gabea eta transpiragarria (% 65 polipropilenoa/% 35 poliesterra), gorputzeko beroari eusteko eta hezetasunari joaten uzteko. 60g/m2 mahuketarako eta txanorako, eta 100g/m2 gorputzerako.

- Barruko forrua: % 100 nylona.

- % 100 urarekiko erresistentea (4000 mm-ko ur-zutabea).

- Jostura zigilatuak.

- Jantzi osoa, hari iragazgaitzez josia.

- Helduleku bikoitzeko kremailera iragazgaitza, aurreko aldean.

- Presiozko itxigailu ezkutu imandunak, aurreko aldean.

- Sakela iragazgaitzak, ertz bikoitzeko kremailerarekin.

- Sakelen barrualdea, forru polarrezkoa.

- Haizetik babesteko eskumuturrak, mahuken barrualdean.

- Lokarridun txanoa, lepo luzearekin eta zabalera estrarekin.

- Kremailera iragazgaitzak, alboetan.

- Jostura, bizkarraren erdialdean.

- Mahukako etiketa fluoreszentea.

Nola zaindu

- Garbigailuan atzekoz aurrera garbitu.

- Ur hotzetan (gehienez 30 gradu).

- Jantzi delikatuen programan.

- Zentrifugazio ziklo leuna, ez lehortu lehorgailuan.

BIDALKETAK ETA ITZULKETAK

España: bidalketa gastuak 5 euro, doan 79 eurotik aurrera.

UE: bidalketa gastuak 7 euro, doan 100 eurotik aurrera.

Beste herrialde batzuetarako prezioak jakiteko idatzi TANTÄra webshop@tantarainwear.com.

Produktua jaso eta hurrengo 15 egunetan itzuli daiteke. Itzulketaren gastuak bezeroak hartuko ditu bere gain.