Arropa Bilduma

SS25 bildumaren barruan, arropa-lerro berria aurkeztu dugu lehen aldiz, gure estiloaren bilakaera natural gisa sortua: denboraz kanpokoa, araztua eta garaikidea.
Proposamen honek kapitulu berri bat markatzen du gure identitatean, kalitate handiko ehun teknikoen, akabera garbien eta silueta minimalisten bidez estetika garaikidea esploratuz, erosotasuna eta funtzionaltasuna lehenetsiz, sofistikazioari uko egin gabe.

Kolore-paleta, beixa, grisa edo itsas urdin bezalako oinarrizko tonu moldakorretatik hasi eta arrosa, berde biziak eta zuria bezalako ñabardura dardartiagoetaraino igarotzen da. Neutraltasuna eta freskotasuna orekatzen dituen konbinazioa, eguneko eta inguruko une desberdinetara egokitzeko pentsatua.

Lehen arropa-bilduma honek dotorezia kontziente, iraunkor eta moldagarri baten inguruan dugun ikuspegia islatzen du, non pieza bakoitzak naturaltasunez laguntzen duen bizitza garaikidearen erritmo aldakorrera.

Mugimendua eta dotorezia pieza bakoitzean

Elastikotasunari esker, erosotasun handiena eskaintzen duen 4-way stretch ehun tekniko batean eginak, zimurren aurkako eta lehortze azkarreko jantziak dira. Erorketa arina eta akabera dotorea izateak, estilo garbia eta sofistikatua ematen du.

Bilduma hau gaineko alkandora luze, soineko, galtza eta bermudaz osatua dago, oinarriko armairu praktiko eta dotorea osatuz. Pieza moldakorrak dira, egunerokotasunerako aproposak, estiloari uko egin gabe.

Ezinbesteko Osagarriak

Interlock ehunean egindako bilduma honek, akabera egituratu baina aldiberean elkastikoduna duenak, premium kutsua ematen dio sportswear estiloari, erosotasuna eta estiloa funtzionaltasunarekin uztartuz.

Bilduma hau jertse, top eta jogger prakez osatua dago, erosotasun eta moldakortasun handiena emateko diseinatuta, estilo eta erosotasunez eguneko edozein unetarako aproposak. Gainera, azkar lehortzen dira, praktikotasun handiagoa izateko.

Kotoizko kamisetak

Bilduma hau 160 gramoko kotoiz egindako kamisetaz osatzen da, ehun leun eta atseginekoak, baina aldi berean, gorputza dutenak. Jantzi bakoitza xehetasun bereziengatik nabarmentzen da, hala, ezberdintasuna markatzen, diseinu bakoitzari akabera zaindua eta karaktere bakarra emanez.