2025eko udaberria/uda
Bi munduk bat egitetik sortua da SS25 bilduma: naturaren izaera organikoak eta hiriaren berezko geometriak bat egitetik sortua, hain zuzen. Minimalista baina bizia, beste interpretazio bat ematen dio euritako arroparen denboraz gaindiko funtzionaltasunari, kolore eztanda batez eta natura iradokitzen duten siluetez osatzen baita: haizearen kurba leunez, uraren egitura fluidoaz eta hiri-arkitekturako lerro dinamikoez
Xehetasun orok, molde garbietatik hasita material berritzaileetaraino, praktikotasunaren eta estetikaren arteko oreka islatzen du. Edozein unetarako jantzi egokiak dira, hirirako zein naturarako, joan-etorrietarako zein pausaldietarako, euritarako zein eguzkitarako.
S25ek haizea ematen dio aldaketari, mugarik ez duen esplorazioari, funtzionaltasunak eta sormenak bat egitean sortzen den edertasunari. Euria ez baita eragozpena, biziberritzeko aukera baizik.
Leuntasuna eta Mugimendua
Softshell arineko euri-jantzien bilduma, erosotasunari uko egin gabe babesa bilatzen dutenentzat diseinatua. Bere ehun transpiragarriak eta stretch-dunak mugitzeko askatasuna eta erosotasun gehigarria eskaintzen ditu, josturarik gabeko akaberek diseinuaren garbitasuna nabarmentzen duten bitartean. Pastel-kolore eta kolore neutroez osatutako denboraz kanpoko siluetek edozein unetan dotoreziaz egokitzen diren pieza moldakorrak sortzen dituzte, funtzionaltasuna eta sofistikazioa oreka perfektuan konbinatuz.
Dardarkaria eta Iraunkorra
Euri-jantzien bilduma, % 100 birziklatua, arina eta jariakorra, non iraunkortasunak kolorearekin egiten duen topo. Tonu dardarkari eta freskoek denboraz kanpoko silueta funtzionalei bizia ematen diete, askatasunez mugitzeko eta edozein helmugatara laguntzeko diseinatuak. Energia, estiloa eta kontzientzia uztartzen dituzten pieza moldakorrak, edozein abenturatarako aproposak
Animali Estanpatua
Euri-jantzien bilduma, %100 birziklatua, arina eta jariakorra, denboraz kanpokoa ukitu dibertigarri batekin konbinatzen duena. Animalien estanpatu ikonikoa, beti joeran dagoena, tonu neutro eta dardaratien hautaketan agertzen da, zerbait deigarria edo ukitu sotilagoa bilatzen dutenei zuzendua. Silueta funtzionalekin eta estilo ausartarekin, bilduma honek modaren alderik basatienari bizia ematen dio, edozein momentutarako ezin hobea izanik.