Itzulketak eta aldaketak
Zein da erosketa bat itzuli ahal izateko epea?
15 egun erositako produktua etxean jasotzen den unetik.
Noiz eta nola jasoko dut itzulitako artikulu baten dirua?
tantarainwear.com webgunearen bidez erositako artikulu bat itzuli nahi baduzu, jantziek jatorrizko bilgarrian egon behar dute, erabili gabe, beren osagarri eta etiketekin batera, eta egoera ezin hobean egon behar dute.
Prozedura honi jarraitu behar diozu:
Lotura honetan zure erosketaren zenbakia edo segimendu zenbakia eta posta kodea jarri itzazu. Plataformak modu azkar eta errazean gidatuko zaitu. Paketea utzi ahal izango duzu jasotzeko punturik hurbilenean edo zuk nahi duzun puntuan.
Noiz eta nola jasoko dut itzulitako artikulu baten dirua?
Itzulketa onartu ondoren (artikuluek egoera ezin hobean egon behar dute eta etiketa guztiak izan behar dituzte), itzulketa zure eskaera egiteko erabili zenuen ordainketa-metodo berean jasoko duzu gehienez ere 4 egun balioduneko epean.
Arestian aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duen edozein itzulketa ukatzeko eskubidea gordetzen du TANTÄk.
Zer egin behar dut itzulitako diru kopurua zuzena ez bada?
Sentitzen dugu akatsa. Mesedez jarri zaite gurekin harremanetan webshop@tantarainwear.com helbide elektronikoaren bidez eta ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko gara.
Erositako aldatu dezaket?
Aldatu nahi duzun artikulu hori itzuli eta beste erosketa bat egin behar duzu.
Zer egin behar dut okerreko produktua jasoz gero?
Akatsen bat tarteko, eskatu ez duzun zerbait iristen baldin bazaizu, jarri zaite gurekin harremanetan ondoko email helbidean: webshop@tantarainwear.com.
Ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko gara.