2025eko udaberria/uda
Bi munduk bat egitetik sortua da SS25 bilduma: naturaren izaera organikoak eta hiriaren berezko geometriak bat egitetik sortua, hain zuzen. Minimalista baina bizia, beste interpretazio bat ematen dio euritako arroparen denboraz gaindiko funtzionaltasunari, kolore eztanda batez eta natura iradokitzen duten siluetez osatzen baita: haizearen kurba leunez, uraren egitura fluidoaz eta hiri-arkitekturako lerro dinamikoez
Xehetasun orok, molde garbietatik hasita material berritzaileetaraino, praktikotasunaren eta estetikaren arteko oreka islatzen du. Edozein unetarako jantzi egokiak dira, hirirako zein naturarako, joan-etorrietarako zein pausaldietarako, euritarako zein eguzkitarako.
S25ek haizea ematen dio aldaketari, mugarik ez duen esplorazioari, funtzionaltasunak eta sormenak bat egitean sortzen den edertasunari. Euria ez baita eragozpena, biziberritzeko aukera baizik.
Esentzia
Poliuretanozko ehuna, TANTÄren ikur ikonikoa, gure bilduma baten protagonista da beste behin. Silueta atenporalak eta minimalistak, naturaren eta hiriaren inspiraziotik sortuak, kolore biziekin eta neutroekin konbinatzen dira, erabilgarritasuna eta estiloa harmonia ezin hobean uztartuz. Pieza bakoitzak gure DNA islatzen du, soiltasunaren eta berrikuntzaren bat egitea, denboraren eta urtaroen joanari irmo eutsiko dieten jantziak zuri eskaintzeko.Bolumena eta Ehundura
Euritarako baino gehiagorako bilduma da, oversize silueta luzeak eta A moldeez nabarmendutako bolumen trinkoak dituena, erosotasuna eta abangoardia uztartzeko. Kotoi testurizatuz eginak, jantziak bolumenekin eta mugimenduarekin jolasten dira, gaurkotasunari helduz, atenporalitatea galdu gabe. Kolore bizien eta neutroen paleta batez, klasikotasuna eta ausardia orekatzen dituzte, egun euritsu bakoitza estilo-aldarri bat izan dadin.Denboraz kanpoko dotorezia
Euritako arropa hau trench berokietan inspiratzen da, bere silueta klasiko eta sofistikatuekin. Josturarik gabeko bukaerak diseinuaren garbitasuna goratzen du, dotorezia atenporala eskainiz xehetasun orotan. Material arin eta bigunak erosotasuna eta estiloa bermatzen ditu, ezinbesteko pieza bihurtuz aldi berean edertasuna eta funtzionaltasuna bilatzen duten horientzat..